Haginlarien Euskal Kontseiluak aintzat hartu du Osasun saila uren fluorazioa mantentzeagatik

Haginlarien Euskal Kontseiluak aintzat hartu du Osasun saila uren fluorazioa mantentzeagatik

  • Haginlarien Euskal Kontseiluko presidente Tomás Gastaminza ConsejoVascoDentistas_reconocimientoGV-1pozik dago Eusko Jaurlaritzak kontsumoko uren fluorazioa mantentzeko hartutako erabakiarekin; izan ere, praktika hori euskal herritarren aho-hortzen osasuna babesteko oso eraginkorra dela egiaztatu da
  •  Euskal dentistek azpimarratu dute kontsumorako uren fluorazioak Euskadin CAO indizea murriztea lortu duela; hau da, horri esker hortz txantxartu, galdu edo obturatuen batez besteko kopuruak behera egin duela. Hori dela eta, indizea Europako baxuenetarikoa da
  •  Osasun sailburuak haurren hortzak zaintzeko programa (PADI) aipatu du, sare publikoaren eta Euskadiko dentisten elkargoen arteko lankidetzak emandako emaitza arrakastatsuen eredu gisa

 

Jon Darpónek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, plaka bat jaso zuen atzo Haginlarien Euskal Kontseiluaren eskutik, kontsumoko uren fluorazioa mantentzeko hartutako erabakia dela eta. Darponek zuzentzen duen sailean EAEko kontsumorako uren fluorazioa litroko 0,7mg-tan mantentzea adostu dute, eta euskal dentistak erabakiarekin pozik ageri dira, praktika horri esker, euskal herritarren aho-hortzen osasuna Europako onenetarikoa baita.

Darponek plaka esker onez jaso zuen, eta arrakasta partekatua dela nabarmendu zuen; azken 25 urteotan uraren fluorazioaren alde apustu egin duten Osasun sail guztiena, hain zuzen. Era berean, Euskadiko elkargo profesionalen eta Osasun sailaren arteko elkarlana azpimarratu zuen, eta lankidetza publiko-pribatuari esker arlo sanitarioan lor daitezkeen emaitzen adierazgarri gisa jarri zuen. Horren adibide nagusia da haurren hortzak zaintzeko PADI programa.

Bestalde, Haginlarien Euskal Kontseiluko presidenteak, Tomás Gastaminzak, agerian utzi zituen kontsumorako uren fluorazioak azken 25 urteotan euskal herritarren aho-hortzen osasunean izan dituen eragin optimoak. Esaterako, CAO indizea murriztea lortu du; hau da, praktika horri esker, hortz txantxartu, galdu edo obturatuen batez besteko kopuruak behera egin du. Azken ikerketa epidemiologikoan, adibidez, 0,52ko datu bikaina lortu zen, Europako baxuenetarikoa. Gastaminzak adierazi zuenez, “aho-hortz osasuntsuak izatea ez da ausazkoa; gauzak ondo egin direnaren seinale da”.

Haginlarien Euskal Kontseiluko presidenteak adierazi zuen erabaki egokiak izan direla PADI programa, uren fluorazioaren aldeko apustua eta baita hiritarren kontzientziazioa sustatzeko beste ekintza batzuk ere. Horiei esker, azken urteotan euskal herritarren aho-hortzen osasunak nabarmen hobera egin duela ziurtatu zuen. Darponek gogorarazi zuenez, 1988an ez zen %18ra iristen txantxarrik ez zuen euskal haurren kopurua; gaur egun, berriz, %74an dago tasa.

Ekitaldia atzo arratsaldeko azken orduan izan zen, Santa Apolonia patroiaren egun berean. Haginlarien Euskal Kontseiluko presidente Tomás Gastaminzarekin batera egon ziren Bizkaiko Haginlarien Elkargoko presidentea, José Manuel Fika, eta Arabako Haginlarien Elkargoko lehendakaria, Carmen Mozas.

Osasun sailaren aldetik, ekitaldian izan ziren Jon Etxeberria, Osakidetzako zuzendari nagusia; Guillermo Viñegra, Osasun sailburuordea; Miren Dorronsoro, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria; Antonio Arraiza, Asistentzia Sanitarioko zuzendaria; Fede Simón, PADIko arduraduna, eta Jose Luis Elexpuru, Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak