Elkargoa    Instalazioen alokairua

Instalazioen alokairua

Gipuzkoako Odontologoen Elkargoak, Groseko bihotzean, Zabaleta kalea 40, Kursaal jauregitik eta Donostiako zentrotik oso gertu, instalazio hauek ditu:

  • ikastaro eta hitzaldirako gela
  • hortz-kabinetea
  • audio-bideo eta informatika ekipamenduarekin zure beharretara moldakorra (MAC PCa eta VGA eta HDMI Konexioak),
  • laborategia,
  • katering zerbitzurako barra eta sukaldea duen gune zabala daude.

Instalazio horien osagarri, catering-zerbitzua, arropazaindegia eta emakumeentzako eta gizonezkoentzako konketak daude.


Ekitaldi aretoa

Areto hau erabilera anitzeko aretoa da, 122 lagunentzako lekua duena. Ekipo audio-bisuala eta informatikoa du (PC Mac, VGA eta HDMI konexioak), eta zure beharretara egokitzen da. Bertan ikastaroak eta biltzarrak egin ahal izango ditu bere bezeroei ahalik eta itxura onena emango dien ingurune profesional batean.


Hortz-kabinetea

Elkargoak erabat ekipatutako hortz kabinetea du. Ikastaroetarako alokatzen ahal da, eta zuzeneko proiekzioa egiteko aukera ematen du areto nagusian eta ikus-entzunezko euskarrian. Kontsultatu tarifa/ordua.


Gela teoriko-praktikoa

Gela teoriko-praktikoak 36 m2-ko azalera du eta 24 pertsonarentzako tokia, eta postu bakoitzak bere argia du.

Ikasgela honek ikastaro pertsonalizatuagoak egiteko aukera ematen du, proiektagailua eta arbela ditu, eta,  laborategiarekin batera erabil daiteke, eta ingurune osoagoa lortzen du ikastaro teoriko-praktikoak egiteko.


Laborategia

Laborategiak 28,7 m2-ko azalera du eta 10 postu oso eta ongi hornituak ditu. Horri esker, modu eroso eta egokian konbina daitezke zati klinikoa eta laborategikoa ikastaro praktikoetan. Bereiz alokatu daiteke, edo gela teoriko-praktikoa osatuz.

Ekipamendua honako hau da:

  • 10 mikromotore (1 postu bakoitzean)
  • igeltsu ebakitzaile bat,
  • igeltsu irabiagailu bat,
  • eskuzko errebelatzaile bat,
  • negatoskopio bat
  • X-izpi gailu bat.
  • 10 turbina
  • 10 esku-pieza
  • 10 kontra-angulo

Laborategidun gela eta gelen alokairuko zerbitzuak:

  • Proiektorea
  • Arbela
  • DVD
  • TV Monitorea

Kontratazioan dauden zerbitzuak

  • Laguntza administratiboa
  • Catering zerbitzua

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan 943 297 690 telefono-zenbakian edo helbide elektronikoan: coeg@coeg.eu

 

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak