Elkargoko kideak      Elkargokideentzako sarbide esklusiboa    Izapideak    Elkargo desberdinen arteko kolegiazio espedienteen lekualdaketa

Elkargo desberdinen arteko kolegiazio espedienteen lekualdaketa

Elkargo guztiek espedientearen lekualdaketa onartzen ez dutela kontutan hartuz, protokoloa hau izango litzateke:

Gipuzkoako Dentisten Elkargoko kide baten espedientea beste erkidego bateko Elkargo profesional batera bidaltzea.

  1. Interesatuak bere lekualdaketa eskatu behar du idatziz, dokumentu honen bitartez Gipuzkoa-ko Elkargoari.
  2. Elkargotik, dokumentazioa  prestatuko da norako Elkargora bidaltzeko.
  3. Behin eskaera norako Elkargoan  jasota, han kudeatuko dute eta kolegiatuari komunikatuko diote  lekualdaketa, hala ere hau egiaztatzeko,  beraiekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, aldaketa martxan dagoela egiaztatzeko eta behar den beste dokumentazio gehigarria eramateko.
  4. Elkargoaren Gobernu-Batzordeak lekualdaketa onartuta, jatorri-Elkargoari komunikatuko dio Gipuzkoa.
  5. Elkargo berriak altako eguna ziurtatuz bidaltzen duen dokumentua jasotzen denean, jatorri-Elkargoak (kasu honetan Gipuzkoa) behin betiko baja, data berdinarekin emango dio, kolegiatua elkargoko estaldurarik gabe ez dadila inoiz egon.

Beste erkidego bateko kide baten espedientea Gipuzkoako Dentisten Elkargora ekartzen denean

  1. Interesatuak bere jatorriko Elkargora idatziz bidali behar du eskaera.
  2. Jatorrizko Elkargoak lekualdatze-eskaera bidaliko dio Gipuzkoako Elkargoari. Kasu guztietan, interesatuak Gipuzkoako Elkargoari informazio gehigarri hau eman beharko dio:
    • Kolegiatu fitxa (deskargatu).
    • Zigor aurrekarien ziurtagiria (DESKARGATU) eta Delitugile sexualeko erregistroko ziurtagiri negatiboa (​kasu guztietan). (Deskargatu).
    • Argazkia eskaneatuta.
    • NAN eskaneatuta.
    • Ordainketak helbideratzeko agindua. (Deskargatu) (Espedientearen lekualdaketa denez gero, eskaneatutak bidali daitezke dokumentuak)
    • Gipuzkoako Elkargoko Gobernu Batzordeak aldaketa onartu ondoren, jatorrizko Elkargoari jakinaraziko dio baja egin dezan

ONLINE TRAMITERA SARTZEA

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak