Herritarrak    Paziente odontologikoaren segurtasun klinikorako Euskal Hortz Behatokia

Paziente odontologikoaren segurtasun klinikorako Euskal Hortz Behatokia

Paziente odontologikoaren Segurtasun Klinikoaren Euskal Behatokia (ODVASK), paziente odontologikoaren segurtasuna sustatzeko eta hortz-sorospenak eragindako edozein arrisku mota prebenitzeko, Dentisten Euskal Kontseiluak sortutako erakundea da, horrela, Euskadiko osasun-zentroetan osasun-laguntza jasotzen duten pazienteen segurtasunei buruzko  78/2016 Dekretuaren baldintzak betez eta

2017 urriak 27ko Aginduaren, pazienteen segurtasun-komiteak garatzen dituena, Euskadiko osasun-zentro eta -zerbitzuetan.

Bere eginkizun nagusia da arriskutsuak izan daitezkeen prozedura, material eta egoera klinikoei buruzko informazioa biltzea, informazio hori sailkatzea eta aztertzea, eta, azkenik, arrisku horiek saihesteko edo arriskua gutxitzeko hainbat neurri proposatzea

Informazioa hainbat iturri zientifiko eta legaletik dator, baina, batez ere, profesionalek eta pazienteek behatokiari ematen dizkioten komunikazioetatik, hortz-sorospenean izandako segurtasun klinikoko arazoen inguruan. Behatokiak arriskuak sailkatzen eta aztertzen ditu, eta prebentzio-neurriak proposatzen dizkie hari atxikitako klinikei.

Alertak idatziz jakinarazi behar zaizkio ODVASK.CVD@gmail.com helbidera. Prozedura doakoa da eta alertak bidaltzen dituzten pertsonen datuak isilpekoak dira.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak