Elkargoa    Presidentearen ongietorria

Presidentearen ongietorria

Kide eta bisitari agurgarriok:

Lehenik eta behin, ongietorria eman nahi dizuet Gipuzkoako Odontologoen eta Estomatologoen gure Elkargora, ohore handiz zuzentzeko aukera dudana. Gobernu-batzordetik lan egingo dugu gure lanbideak hortzen arretako behar guztiak ase ditzan gure lurraldean, eta pertsona guztiengana hel dadin. Momentu zail hauetan, ahaleginduko gara sortu berri den gure fundazioaren bitartez, odontologiako zerbitzuak behar gehien duten sektoreetara eramateko gure aletxoa jartzen, eta jarraituko dugu gure elkargokideen etengabeko formazioa hobetzen. Horrek tratamenduen kalitate hobea ekarriko baitu.

Gainera, deontologia batzordetik bermatuko dugu gure kode-etikoa betetzen dela, eta odontologo eta bezero baten artean gatazkaren bat sortzen denean, bitartekari lanak egingo ditugu.

Batzorde zientifikoa gure elkargokideen formazio jarraituaz arduratuko da, eta etengabe bilakaeran dagoen lanbide honetan eguneratuta mantentzeko ikastaroak antolatuko ditu.

Urtean behin egiten dugun Aho Osasunaren astean, zenbait jarduera antolatzen ditugu, bai biztanleria orokorrari begira (doako errebisioak Dentibusen bitartez, prebentziora bideratutako hitzaldiak eta konferentziak haurren sektorean zein hirugarren adinean…), bai gure elkargokideei begira. Jardunaldi zientifikoak egiten ditugu egungo gaien inguruko hitzaldiekin.

Gure helburuetako bat elkargokideengana are gehiago hurbiltzea da, eta gure elkargoa zuek guztientzat hurbilagoa eta parte-hartzaileago izatea. Gure zerbitzuak hobetzen lagunduko diguten zuen iradokizunen zain gaude.

Zuen esanera gaude eta jaso besarkada estu bat.

Foto-fran

José Francisco Navajas Marzo
Gipuzkoako Odontologoen eta Estomatologoen Elkargoaren presidentea
20000430 zenbakidun elkargokidea

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak