Elkargoko kideak      Elkargokideentzako sarbide esklusiboa    Izapideak    Elkargokide egiteko izapideak

Elkargokide egiteko izapideak

KASU GUZTIETAN

  1. Titulu Ofiziala edo balio juridiko bera duen behin-behineko Ziurtagiri gehigarria, Unibertsitateko Tituludun Ofizialen Erregistro Nazionaleko zenbakiarekin eta Errektoreak sinatuta (2010eko abuztuaren 5eko Errege Dekretuaren 14. artikuluaren arabera, unibertsitateko titulu ofizialak emateari buruzkoa). Elkargoko kide egiteko ez dira onartuko legezko baliorik ez duten ziurtagiriak, hala nola, zerga-ordainagirien ziurtagiriak, erregistro zenbakirik gabeko / eskumenik ez duen autoritateren batek sinatutako ziurtagiri akademikoak edo ordezko ziurtagiriak.
  2. Titulu originala eta homologatuaren fotokopia, atzerritarra bada. Titulua homologatzeko informazio guztia esteka honetan Dokumentazio guztia izandakoan, Hezkuntza Kontseilaritzan (Andia kalea 13, Donostia – tel.943022850) egingo dute dagokion izapidea.
  3. Argazki bat eskaneatuta.
  4. Aurretik dentista lanetan aritu bada, lan egin duen azken herrialdeko agintari eskudunak (Elkargo Profesionala, Elkarte Profesionala edo Erakundea) emandako ziurtagiria aurkeztuko du. Ziurtagiri horretan, karga erantsiak amaitu dituela, etika eta araudi profesionalak behar bezala bete dituela, eta dentista lanbidean aritzeko berariaz ezgaituta edo zigortuta ez dagoela egiaztatuko da, ebazpen judizial edo korporatibo irmoaren bidez.
  5. Aurrekari penalen ziurtagiria (INPRIMAKIA DESKARGATU) eta sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa (kasu guztietan). (Deskargatu)
  6. Banku-helbideratzea (20 digitu dituen kontu-korrontea) (deskargatu).
  7. Elkargoko kide egiteko eskabide-orriak betetzea (INPRIMAKIAK DESKARGATU).
  8. Erantzukizun Zibileko Asegurua Elkargoak itundutako poliza sinatu (Elkargoan eskatu), edo Erantzukizun Zibileko poliza bat edukiz gero, fotokopia eta azken ordainagiria ekarri. Lanbidean aritzeko nahitaezkoa da.
  9. Lan-bizitzaren dokumentu eguneratua, langabezian baldin badago eta elkargoko kuotak ordaintzetik salbuetsia izan nahi badu soilik.

ESPAINIARRAK:

  1. NANa eskaneatuta.

KOMUNITATEKO KIDEAK:

  1. AIZaren ziurtagiria. (Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak emandakoa) edo AIZ Txartela eskaneatuta.

KOMUNITATEKOAK EZ DIREN KIDEAK:

  1. AIZaren ziurtagiria. (Poliziaren zuzendaritza nagusiak emandakoa) edo ziurtagiririk ezean, AIZ Txartel eskaneatuta.
  2. 2Indarrean dagoen bizileku- eta lan-txartel eskaneatuta.

OHARRAK:

DOKUMENTU GUZTIEK HIRU HILABETE BAINO GUTXIAGO IZAN BEHARKO DITUZTE.

GAZTELANIAZ EDO EUSKARAZ EZ DAUDEN DOKUMENTU GUZTIEKIN BATERA, ZINPEKO ITZULTZAILE BATEK EGINDAKO ITZULPENA EMAN BEHARKO DA.

BEHARREZKO DOKUMENTAZIOA AURRETIK EMATEA GOMENDATZEN DA (LANEAN HASI BAINO ASTEBETE LEHENAGO GUTXIENEZ), ESPEDIENTEA EGOKI KUDEATU AHAL IZATEKO.


ONLINE TRAMITERA SARTZEA

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak