Dentisten papera oso garrantzitsua da diabetesa duten pertsonen artatzean

Dentisten papera oso garrantzitsua da diabetesa duten pertsonen artatzean

  • Gipuzkoako haginlarien elkargoak ohartarazi du diabetikoek aho osasunari buruzko hezkuntza jaso eta gaixotasun periodontala jasateko duten arrisku handiagoaz kontziente izan beharko luketela
  • Kontrolpean ez dagoen diabetesa gaixotasun periodontalaren prebalentziarekin eta larritasun altuagoarekin erlazionaturik dago. Era berean, gaixotasun periodontalaren antzeko gaitz eta infekzio kronikoek diabetesa izateko arriskua areagotu dezakete
  • Gipuzkoako haginlariek diabetesa duten pertsonei, sintomatologia izan ez arren, aldizkako kontsulta programa bat jarraitzea gomendatzen diete. Eta arrisku faktoreak dituzten pertsonei ere aldizkako kontrolak jarraitzearen aholkua ematen diete

 

Gipuzkoako haginlarien elkargoak diabetesa duten pertsonen artatzean dentistek duten garrantziaz ohartarazi du. Konkretuki, gomendatu dute diabetikoek aho osasunari buruzko hezkuntza jaso eta piorrea izenpean ezagutzen den gaixotasun periodontala jasateko duten arrisku handiagoaz kontziente izan beharko luketela. Ikerketa zientifikoek argi utzi duten moduan, bi gaixotasunak erlazionaturik daude.

Ikerketa horiek frogatu dute kontrolpean ez dagoen diabetesa gaixotasun periodontalaren prebalentziarekin eta larritasun altuagoarekin erlazionaturik dagoela. Era berean, gaixotasun periodontalaren antzeko gaitz eta infekzio kronikoek diabetesa izateko arriskua areagotu dezakete edo, diabetesa duten pertsonen kasuan, glukosaren kontrolean eragin.

Gainera, diabetesaren kontrola gaizki daramatenek arrisku handiagoa dute odontologia tratamenduetan arazoak izateko; batez ere, tratamendu kirurgikoetan. Konkretuki, maizago jasaten dituzte infekzioak eta ahoko ebakuntzetan orbaintze-prozesua motelago joan daiteke.

Gipuzkoako dentistek adierazi dute, sintomatologia izan ez arren, diabetikoek euren bizitzan aldizkako kontsulta programa bat jarraitu beharko luketela. Eta kontrolak bereziki zorrotza izan beharko luke arrisku faktoreren bat duten pazienteengan, gaixotasun periodontala kasu.

Hortzoien gaixotasunen tratamenduak gluzemiaren (odolean dagoen glukosa mailaren) kontrola hobetu dezake diabetesa duten pertsonengan. Hori dela eta, odontologoek paper garrantzitsua izan dezakete paziente diabetikoen artatzean, euren gaixotasun periodontala tratatuz, zein diagnostikatu gabeko diabetesa eduki dezaketen edo gaitz hori garatzeko arriskuan dauden pertsonak identifikatuz.

Diabetesaren eta gaixotasun periodontalaren arteko harremana

Diabetesa hipergluzemia –hau da, glukosa mailaren igoera odolean– ezaugarri nagusitzat duen gaixotasun metabolikoen taldea da. Hiru mota nagusi daude: I motako diabetesa, normalean gainpisurik ez duten gazteek izaten dutena eta intsulina-sorrera falta duena ezaugarritzat; II motako diabetesa, helduengan agertzen dena eta loditasunarekin erlazionaturik egoten dena, intsulina sorreran urritasuna edo intsulinaren eraginari erresistentzia agertzen duena, edo biak; eta haurdunaldiko diabetesa, osasuntsu zeuden emakume haurdunek garatzen dutena.

Diabetesaren moduan, gaixotasun periodontala ere gaitz arrunta eta kronikoa da, eta bien artean harreman argia eta nabaria dagoela frogatu da. Gaixotasun periodontalak hortza eusten duten ehunen alterazioa dakar (hortzoiak eta hezurra).

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak