Elkargoaren Berriak    Vitaldent enpresako goi-karguen atxiloketaren ostean sortu diren zalantzak argitzeko prest dago Gipuzkoako Dentisten Elkargoa

Vitaldent enpresako goi-karguen atxiloketaren ostean sortu diren zalantzak argitzeko prest dago Gipuzkoako Dentisten Elkargoa

  • Gipuzkoako elkargoa kezkatuta dago gertakariarekin, pazienteen nahiz profesional sanitarioen eskubideetan izan dezakeen eragina dela eta
  • Legea aldatzearen aldeko eskaerekin bat egin dute gipuzkoar profesionalek, enpresa mota hauetako ondare sozialaren eta bazkide kopuruaren gehiengoa dentisten esku egon dadin aldarrikatzeko; gainera, publizitate-araudi askoz zorrotzagoa eta eraginkorragoa eskatzen dute.

Vitaldent enpresako goi-karguen atxilotzea dela eta, Gipuzkoako Dentisten Elkargoa prest agertu da pazienteen artean eta gizartean sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Bere eginbeharra da aholkularitza eta babesa eskaintzea hortz-osasunarekin loturiko edozein kontsulta duen pertsonari. Horrez gain, Administrazioari egindako eskaerekin bat egin du Gipuzkoako Dentisten Elkargoak, profesional sanitarioen zein pazienteen eskubideak bermatze aldera.

Zehazki, legea aldatzea garrantzizkotzat jotzen dute, hortz-haginen osasunarekin loturiko enpresen ondare sozialaren eta bazkide kopuruaren gehiengoa bazkide profesionalen esku egon dadin. Izan ere, horrela, zerbitzua ezagutzarekin eta etika nahiz praxi profesionalarekin lotuko litzateke. Gainera, kliniken kontrola sektorekoak ez diren enpresarien menpe egotea ekidingo litzateke, eta hortaz, mugatu egingo lirateke helburu merkantilistak, hau da, ahalik eta denbora laburrenean irabazi ekonomiko handiena lortzeko asmoak.

Tratamenduen finantzazioari dagokionez, Estatuko Dentisten Kontseilu Orokorrak dioen bezala, Gipuzkoako elkargoak beharrezkoak diren ekintzak martxan jartzea aldarrikatu du, zerbitzua bertan behera utziz gero, kuoten ordainketa berehala eten ahal izateko eta sinatutako kreditua indargabetu ahal izateko. Gainera, pazienteak prozedura hori aurrera eramateko beharrezkoa duen informazio guztia eskura izan beharko lukeela adierazi dute.

Aldi berean, Gipuzkoako haginlarien elkargoa aspaldidanik ohartarazten ari denez, negozio eredu horietan ohikoa da pazienteen osasunak baino lehentasun handiagoa izatea interes ekonomikoak. Hori dela eta, publizitate-kanpaina oso agresiboak egiten dituzte “bezero” (eta ez paziente) gehiago erakartzeko eta haiei tratamenduak finantzatzera bultzatuz diru-sarrerak modu azkarrean lortzeko

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak