Elkargoaren Berriak    Zortzi aholku COVID-19 pandemiaren garaian hortzetako eskuila zaintzeko

Zortzi aholku COVID-19 pandemiaren garaian hortzetako eskuila zaintzeko

  • Kontu handiz ibili behar dugu hortzetako eskuilak erabiltzean, batez ere birus izurritea dagoenean, kutsadura gurutzatuko elementu bihur ez daitezen.
  • Eskuila erabiltzen den bakoitzean ondo garbitzea gomendatzen dute Gipuzkoako dentistek, pasta eta elikagai hondarrak kentzeko. Bakterio, birus eta onddo iturri izan daiteke; beraz, garbi eduki behar dugu beti.
  • Hortzak garbitu aurretik eta ondoren eskuak garbitzeaz gain, eskuilak burua gorantz dutela gordetzea gomendatzen dute, eta komunetik urrun, kutsa ez daitezen; izan ere, SARS-CoV-2a pixan eta gorozkietan ere badago.

 

Gipuzkoako Dentisten Elkargoak herritarrei gogorarazi nahi die hortzak eskuilatzea ere COVID-19aren pandemiak sortu duen osasun-alertara egokitu behar dela. Dentisten Kontseilu Nagusiaren jarraibideekin bat etorriz, gipuzkoarrei aholku batzuk jarraitzea gomendatzen zaie, hortzetako eskuila ahalik eta ondoen zaintzeko eta gure osasuna babesteko. Izan ere, aho-hortzen osasuna behar bezala zaintzeko funtsezko elementua dira eta kontu handiz ibili behar dugu horiek erabiltzean, batez ere birus epidemia dagoen uneotan, kutsadura gurutzatuko elementu bihur ez daitezen.

Lehenik eta behin, garrantzitsua da eskuak urarekin eta xaboiarekin oso ondo garbitzea eskuila ukitu aurretik, birusak eskutik ahoko mukosara pasatzen baitira.

Era berean, gomendatutako ohiturei eutsi behar diegu; hala nola hortzak pasta fluoratuarekin eskuilatzea egunean bi aldiz eta bi minutuz gutxienez. Gauez, gainera, hortzen arteko higienea mantentzeko zetazko haria edo eskuila interproximala erabili behar dugu.

Hirugarrenik, erabilera bakoitzaren ondoren eskuila uretan ondo garbitzea gomendatzen da, pasta eta elikagai hondarrak kentzeko. Bakterio, birus eta onddo iturri bat izan daiteke; beraz, beti garbi eduki behar dugu.

Epidemiak irauten duen bitartean, eskuilaren burua minutu batez desinfektatzea gomendatzen da % 0,2an disolbatutako pobidona iodatuarekin, % 1ean urtutako ur oxigenatuarekin edo % 0,05-0,1eko cetilpiridinio kloruroarekin.

Bosgarren aholku gisa, Gipuzkoako dentistek eskuila ondo lehortzea gomendatzen dute, eskuinetik ezkerrera biratuz gehiegizko ura eta hezetasuna kentzeko.

Era berean, gogorarazi dute eskuilak burua gorantz dutela gorde behar direla, komunetik urrun (gutxienez metro bat), kutsatzea saihesteko; SARS-CoV-2a pixan eta gorozkietan ere baitago. Izan ere, egokiena eskuila agerian ez edukitzea da, gordeta baizik.

Zazpigarrenik, eskuilak ez lirateke pilatuta gorde behar, elkar ukituz kutsatzeko arriskua dagoelako.

Eta, azkenik, eskuilatzea amaitzean eskuak urarekin eta xaboiarekin 40 segundoz garbitzea komeni da.

Nolanahi ere, eta ohiko gomendioei jarraituz, Gipuzkoako Dentisten Elkargoak gogorarazten du eskuilak 3-4 hilean behin aldatu behar direla, baldin eta hondatu egin dela antzeman badugu edo arnas edo digestio motako infekzio-prozesu batetik igaro bagara.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak