Elkargoaren Berriak    Gipuzkoako hortz klinikak jarduera berraktibatzen ari dira, segurtasun-neurri zorrotzen artean

Gipuzkoako hortz klinikak jarduera berraktibatzen ari dira, segurtasun-neurri zorrotzen artean

  • Gipuzkoako Dentisten Elkargoak biztanleriari jakinarazten dio posible dela dentistarengana normaltasun osoz joatea.
  • Hortz-klinikak beti bezain seguruak izango dira Gobernu zentralak ezarritako eskakizunak gainditzen badituzte; hau da, higiene-protokoloak eta arriskuei eusteko protokoloak hertsiki betez gero. Hori dela eta, tratamenduak behar dituzten pertsonak bisitak ez atzeratzera animatzen dituzte, patologiak larriagotzeko arriskua baitago.

Gipuzkoako Dentisten Elkargoak jakinarazi du Gipuzkoako odontologia-klinikak beren jarduera berraktibatzen ari direla, segurtasun-neurri zorrotzak betez. Horrela, maiatzaren 3ko SND/388/2020 eta hilaren 9ko SND/399/2020 aginduak zein 8/2020 dekretua argitaratu ostean, kontsulta eta esku-hartzeen programazioa martxan jarri da berriro. Pazienteak dagoeneko kontsultara joan daitezke, hitzordua eskatuz eta markatutako neurri berezietara egokituz.

Pertsonak kontsultetan pilatzea ekiditeko sistema ezarri beharko da, aldez aurretiko hitzorduak antolatuz, baita gutxieneko segurtasun distantziak errespetatu ere. Era berean, langileen eta pazienteen arteko espazio fisikoa bermatuko da eremu komunak erabiltzen dituztenean, eta 65 urtetik gorakoentzako lehentasunezko arreta-ordutegia ezarriko da. Ordutegi hori bat etorriko da kolektibo horren ibilaldiak eta jarduera fisikoak egiteko ordu-tartearekin.

Neurri horiek zein Gipuzkoako hortz kliniketan aplikatzen ari den segurtasun-protokoloak betez, Gobernu zentralak ezarritako eskakizunak gainditzen dira, eta, beraz, bermatuta geratzen da profesionalen eta pazienteen babesa. Azken horietako askok, halaber, berehalako jarraipena edo tratamendua behar dute, beren patologiak eta bizi-kalitatea okerragotu ez daitezen.

Itxialdiaren aurreko faseetan, jarduera kliniko pribatua etetearekin batera, Gipuzkoako Dentisten Elkargoak larrialdi-egoerei espresuki erantzuteko hortz-kliniken sarea sortu zuen. Egoera berriarekin, baina, aho-osasun egokia bermatzeko egiteke geratu ziren esku-hartze guztiei berriro ekiteko garaia da.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak