Gipuzkoako dentistek loaldiko apnea tratatzearen garrantziaz ohartarazi dute

Gipuzkoako dentistek loaldiko apnea tratatzearen garrantziaz ohartarazi dute

  • Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak adierazi du gizonezkoen %4-6ari eta emakumezkoen %2-4ari eragiten dion loaren nahasmendu larri hau dentistaren kontsultan tratatu daitekeela, oxigenoaren fluxua errazten duten neurrira egindako gailuen fabrikazioaren eta ezarpenaren bitartez
  • Zurrungekin lotutako patologia honek arnasketan 10-30 segundo bitarteko etenaldiak eragiten ditu, adinarekin areagotzen direnak: 65 urtetik gorako pertsonen %25ak du osasun arazo hau
  • DGTaren datuen arabera, nahasmendu honek egunean zehar eragiten duen logurak errepide istripuen arriskua bikoizten du

 

Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak adierazi duenez, gizonezkoen %4-6ari eta emakumezkoen %2-4ari eragiten dion loaldiko apnea dentistaren kontsultan diagnostikatu eta tratatu daiteke, oxigenoaren jarioa hobetzen duten neurrira egindako gailuen fabrikazioaren eta ezarpenaren bitartez. Zurrungekin lotutako patologia honek arnasketan 10-30 segundo bitarteko etenaldiak eragiten ditu, adinarekin areagotzen direnak: 65 urtetik gorako pertsonen %25ak du osasun arazo hau.

Loaldiaren nahasmendu larri honek arnasketan 300 etenaldi eragin ditzake gau berean, eta loaldi arin, zatikatu eta ez-indargarriaren erantzulea da. DGTaren datuen arabera, nahasmendu honek egunean zehar eragiten duen logurak errepide istripuen arriskua bikoizten du.

 

Kasuen gehiengoan, hamar kasutik bederatzik, mingainak, amigdalek edo aho-gingilak oztopatzen dute arnasbidea. Eztarrian ehun-adiposo lodia izateak ere oztopoa eragin lezake arnasketan. Hori dela eta, loaldiko apnea loditasunarekin lotzen da kasuen %60an.

 

Honela, patologia hau konpondu eta itotze sentsazioa gainditzeko, baita zurrungak baztertu eta loaldi arinak ekiditeko ere, arnasbideetan aire jarioa hobetzea beharrezkoa da. Hori lortzeko modu bat da gaixoaren ahosabaian edo masailezurrean egiten den kirurgia, sudurreko bentilazioa hobetzeko helburuarekin bentilazio txarra edo sudurreko alterazio anatomikoa duten pertsonetan.

 

Hala ere, badira beste tratamendu batzuk, CPAP makina kasu (arnasbidean eragindako etengabeko presio-positiboa). Gailu honek airea sudur eta aho gainean ezartzen den maskara batera jariatzen du eta loaldiko apnea larrietarako erabiltzen da.

 

Dentistaren kontsultan, apneak aurreikusteaz eta hautemateaz gain, patologia arinak baraila aurreratzen duten gailuekin tratatu daitezke. Ferula horiek faringea irekitzen dute, eta modu horretan airearen jarioa erraztu eta zurrungen desagerpena eragiten dute. Gainera, ahoan erraz sartu eta ahotik erraz atera daitezkeen odontologoak neurrira fabrikatutako gailuak dira.

 

Nola jakin loaldiko apnea dudala?

Loaldiko apneak dituen gaixoaren batez besteko profila honakoa da: 45 eta 55 urte bitarteko gizon heldua, lodia eta lepo zabalarekin, zurrunga egiten duena, gauean arnasketa-etenaldiak izaten dituena eta edozein leku eta egoeratan lo geratzeko joera duena. Emakumeek ere jasan dezakete, batez ere menopausiaren ostean, baita loditasuna duten eta ez duten gizon gazteek ere.

Nahasmendu hau jasateko arrisku faktoreen artean daude loditasuna, arnasbideetako anomaliak, alkohola edatea eta erretzea, lo hartzeko medikazioa hartzea edo ahoz gora lo egitea, besteak beste.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak