Prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra, ahoko minbiziari aurre egiteko gakoak

Prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra, ahoko minbiziari aurre egiteko gakoak

  • Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak dentistarengana joatea aholkatzen du ahoko mukosan lesioak topatuz gero -nahiz eta minik ez eman-, ez badira bizpahiru astetan desagertzen
  • Tabakoa da arrisku-faktore nagusia, eta eragina dute, halaber, alkoholak eta dietak
  • Ahoko kantzerra gainditzeko aukera %50ekoa da gaixotasunak gutxienez bost urte iraun dituenean, baina hasierako faseetan tratatzen hasiz gero %80raino iristen da portzentajea; hortaz, aldizkako azterketak egitea gomendatzen dute

Ahoko minbiziari aurre egiteko, prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra funtsezkoak direla ohartarazi du Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak, eta hortaz, aldizkako azterketa medikoak egitea gomendatu du. Ahoko lesioek ez dute hasieran minik ematen, eta itxura ez da kaltegarria; beraz, ohikoa da dentistari edo medikuari bisita atzeratzea, eta horrek pronostikoa larritu dezake. Aholku gisa esan dute bizpahiru astetan lesioa desagertu ez bada profesional batengana jotzeko. Ahoko kantzerra gainditzeko aukera %50ekoa da gaixotasunak gutxienez bost urte iraun dituenean, baina hasierako faseetan tratatzen hasiz gero %80raino iristen da portzentajea.

Ahoko kantzerra minbizi guztien %3 da, eta kasuen %90 40 urtetik gorako pertsonen artean hautematen da. Gizonezkoei bi edo hiru aldiz gehiago eragiten die, normalean. Arrisku-faktoreen artean, tabakoa da azpimarragarriena: gizonezkoen artean detektatzen diren kasuen %90ren eragile da, eta andrezkoen artean %60koa da tasa. Erretzeko ohitura kaltegarria alboratzeko arrazoi moduan jakinarazi dute ahoko minbizia sufritzeko arriskua erdiraino murrizten dela tabakoa utzi eta hiru urtera.

Arrisku-faktorea da, halaber, alkohola, eta are gehiago pertsona erretzailea den kasuetan. Hirugarrenik, dietak ere eragina du ahoko kantzerraren sorreran; beraz, gomendagarria da bitamina antioxidatzaile (A, C, E), zink, selenio eta beta karoteno nahikoa hartzea.

Minik egiten ez duten lesioak

Hasieran ez dirudi kaltegarria ahoko minbiziak. Mukosaren kolorea apur bat aldatzen da, baina pazienteak ez du minik sentitzen, ezta bestelako sintomarik ere. Hala eta guztiz ere, gaixotasuna aurrera doa, atzeraezina da, ez da espontaneoki sendatzen, eta zabaltzen, handitzen eta larritzen joateko joera du. Gainera, gaixotasuna oso aurreratua dagoen kasuetan metastasia sor dezake.

Aukerako tratamendua kirurgikoa izan ohi da, bideragarria denean, eta erradioterapia nahiz kimioterapia ere esku-hartze terapeutikoaren barne daude. Kasu askotan, ondorioak larriak dira, bai funtzionaltasun aldetik, bai estetikoki eta bai psikologikoki.

Hori dela eta, Gipuzkoako dentistek gogorarazi nahi dute diagnostiko goiztiarrak aukera terapeutiko hobeak eta zabalagoak edukitzeko aukera ematen duela. Aldizkako azterketak ezinbestekoak dira horretarako, pazientearen ohiturak ondo ezagutuz eta miaketa sakona eginez. Bi edo hiru asteren ondoren desagertu gabe jarraitzen duen mukosako lesio hori garaiz tratatzen ez bada, ondorio larriak izan daitezke. Zoritxarrez, biztanleen %68 soilik mina edo arazoren bat duenean joaten da dentistarengana.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak