Uncategorized    Larrialdi odontologikoen zerbitzua astebukaera eta festa egunetan: 943 29 02 04 telefonoa.

Larrialdi odontologikoen zerbitzua astebukaera eta festa egunetan: 943 29 02 04 telefonoa.

  • Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak koordinatutako zerbitzuak 344 dei jaso eta aho-hortzetako arazoak zituzten 223 pertsona artatu zituen iazko asteburuetan eta jai egunetan
  • Larrialdi klinikara joatearen kausa nagusiak honakoak izan dira: haginetako mina, hortzen hausketa eta berregitea, eta ahoan nahiz hortzerian jasotako kolpeak
  • Paziente gehienak gipuzkoarrak izan arren, inguruko probintzietako jendeak eta turistek ere erabili dute lan-ordutegitik kanpoko zerbitzu hau

 

Asteburuetan eta jai egunetan Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak koordinatzen duen larrialdi odontologikoen zerbitzuak 200 pertsona baino gehiago artatu eta 300 dei baino gehiago jaso zituen iaz. Gipuzkoako dentistek 2013an martxan jarritako zerbitzu honek funtzio soziala du eta kontsulta ordutegitik kanpo aho-hortzetako arazoak konpontzea du helburu. Guztira, 2018an zortzi dentistek txandaka bete dute klinikako zaintza larunbatetan, igandetan eta jai egunetan, goizeko 9:00etatik gaueko 21:00etara, pazienteen mina arindu edo ezusteko lesioak sendatzeko.

Izan ere, haginetako minak, infekzioek edo flemoiek ez dute ordutegirik errespetatzen eta edozein momentutan sufri ditzakegu, ezkontza edo hitzordu garrantzitsu baten bezperan ere. Zentzu horretan, datuek hortzeriarekin erlazionaturiko arazoak edo ezbeharrak maiz gertatzen direla islatzen dute: larrialdi zerbitzuak 344 dei jaso ditu eta 223 kontsulta eta tratamendu eskaini ditu.

Larrialdi klinikara joatearen kausa nagusiak honakoak izan dira: haginetako mina, hortzen hausketa eta berregitea, eta ahoan nahiz hortzerian jasotako kolpeak. Traumatismoak oso ohikoak izaten dira haurren artean eta maiz, jasotako kolpearen ondorioz, hortzak ere hausten dituzte. Gaztetxoek ortodontziarekin erlazionaturiko arazoak ere izaten dituzte askotan, hortzetako aparatua solte dagoenean edo lekutik ateratzen denean. Beste ohiko arazoak izaten dira pulpitisa edo hortz-mamiaren hantura, flemoiak eta endodontziak.

Paziente gehienak gipuzkoarrak izan arren, inguruko probintzietako jendeak eta turistek ere erabili dute lan-ordutegitik kanpoko zerbitzu hau. Kontsultaren prezioa klinika bakoitzak finkatzen du bere tarifen arabera, eta pazienteak gehienez ordu bat itxaroten du deia egin eta artatua den arte.

Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak zerbitzu honen berri ematearen garrantzia nabarmentzen du gipuzkoarrek asteko edozein egunetan aho-hortzetako arazoei aurre egiteko aukera dutela jakin dezaten. Horregatik, komunikabideei guardiako dentistarekin kontaktuan jartzeko telefono zenbakiaren zabalpena eskertzen zaie:

943 29 02 04.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak