Dentistari beldurra izateak bizi-kalitatean eragin handia izan dezake

Dentistari beldurra izateak bizi-kalitatean eragin handia izan dezake

    • Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak ohartarazi du ‘hortz-fobiak’ pazienteen ongizate fisiologiko, psikologiko, sozial eta emozionala baldintzatu dezakeela
    • Londoneko King’s College Hortz Institutuko ikerketa batek baieztatu duenez, dentistara joateko erresistentzia handia duten pertsonen aho-hortzetako osasuna gainontzeko pertsonena baino okerragoa da

Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak ohartarazi du ‘hortz-fobiak’ pazienteen bizi-kalitatea eta ongizate fisiologiko, psikologiko, sozial eta emozionala baldintzatu dezakeela. Hori dela eta, beldur hori kontrolatzen laguntzen duten teknikak daudela gogorarazi du.

‘Hortz-fobia’ dentistari beldurra izatea baino gehiago da; izan ere, Ameriketako Psikiatren Elkarteak (APA) buru nahasmendu gisa sailkatu du. British Dental Journal aldizkarian argitaratutako Londoneko King’s College Hortz Institutuko ikerketa batek baieztatu duenez, dentistara joateko erresistentzia handia duten pertsonen aho-hortzetako osasuna gainontzeko pertsonena baino okerragoa da.

Gipuzkoako Haginlarien Elkargoak nabarmendu du ahoaren higieneari denbora eskaini behar zaiola egunero eta, era berean, dentistaren kontsultara joatea beharrezkoa dela hortzak eta hortzoiak osasuntsu daudela egiaztatzeko. Aldiz, fobia duten pertsonei edozein ‘odontologia arazori’ aurre egitea oso zaila egiten zaie eta, ondorioz, euren aho-hortzetako osasuna gainontzeko pertsonena baino okerragoa da.

Gainera, osasun arazoak ez dira karie kopuru handiagora edo hortzak galtzera mugatzen. Ikerketen emaitzak erakusten dutenez, aho-hortzetako osasun txarra duten pertsonek, konponbidea jarri ezean, heriotza goiztiarra sufritzeko arriskua izan dezakete. Edozein kasutan, ahoko gaixotasunek jateko, edateko, hitz egiteko eta sozializatzeko gaitasuna erasaten dute.

Dentistari beldurra galtzeko aholkuak

‘Hortz-fobia’ kasu larrietan, nahiz ‘dentistari beldurra’ dioten pertsonen ohiko egoeretan, badaude konponbideak arazoari aurre egiteko eta kontsultara behar den maiztasunarekin joaten laguntzeko.

Gipuzkoako Elkargoak beldur hori duten pertsonak profesional ulerkorra bilatzera animatzen ditu; euren antsietatea gainditzen lagunduko dien aditua, alegia. Gainera, lehen kontsultara joan aurretik klinika bisitatzea gomendagarria da, profesionalek pazientearen egoera pertsonala kontuan har dezaten tratamenduan zehar.

Goizean goiz joatea mesedegarria da, egunean zehar antsietaterik ez pilatzeko, eta puntuala izateak lagundu egiten du, itxaroten egon behar ez izateko. Lehen saioa “suabea” izan beharko luke, lehen kontaktu gisa.

Era berean, lagungarria da dentistarekin keinu bat zehaztea, pazientea ezeroso dagoenean dentista abisatzeko aukera izan dezan. Modu horretan, pazienteak egoera gehiago kontrolatzen duela senti dezake eta, behar duen momentuan,  atsedena hartzea eska dezake. Hitzorduan norberaren musika entzutea ere posible da, lasaiago egoteko.

Azkenik, fobia larria edo muturreko antsietatea edukiz gero, lasaigarriak hartzeko aukera dago beti. Hainbat tekniken bitartez, gaur egun posiblea da minik gabeko hortz tratamenduak egitea. Honela, ez da aukerarik falta edozein pertsonak behar duen arreta odontologikoa jasotzeko.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak