Elkargoko kideak    Zer da Kode Deontologikoa?

Zer da Kode Deontologikoa?

Kode deontologikoa jarduera profesionala gauzatzen dutenek formulatu eta bere gain hartutako irizpide, arau eta balio multzo nahikoa zabala biltzen duen dokumentua da. Kode deontologikoa arautzen duen lanbidearen jarduerako alderdirik funtsezkoenez arduratzen da.

Lanbidea, era berean, pertsona talde baten jarduera okupazionala da, modu egonkorrean antolatutakoa eta gaitasunaren esklusibotasuna eskatzen duena (trebakuntza teoriko-praktikoko prozesuan oinarrituta). Gizartearen intereseko ezagutza multzoa banatu eta haren zerbitzura jartzeagatik ezaugarritzen da eta horrela lortzen du bere bizimodu izatea.

Kode deontologikoan aipatutako arauak lanbideko kide guztiek aurrez adostu eta onartzen dituzte komunean eta aho batez, haientzako lantzen baitira. Beraz, jarraitu beharreko jarrera ildoak dira eta lan egokia gauzatzea eta zerbitzuak eskatzen dituen gizartea ondo egindako lanarengatik asebeteta senti dadin laguntzea du xede.

Lanbideen kode deontologikoak behar bezala betetzen direla bermatzeko Elkargo Profesionala dago, sektore bakoitza osatzen duen pertsona taldeak onartutako arauak errespetatzen direla bermatzen duen zuzenbide publikoko korporazioa.

[ETIKA ETA DEONTOLOGIAKO HORTZ-KODE EGUNERATUA DESKARGATU]

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak