Herritarrak    Ahoko minbiziaren autoazterketa

Ahoko minbiziaren autoazterketa

 

NORBERAREN MIAKETA AHO MINBIZIA ALDEZ AURRETIK DETEKTATZEKO LAGUNTZA BEZELA
Zer da aho minbizia?
Aho minbizia ahoko edozein tokitan ageri daiteken gaitzezko tumore bat da

Zein itxura du aho minbiziak?
Aho minbizia zauri, bulto edota zauri txiki bat, plaka gorria edo txuria, jadanik ez dagoen zauri batetik, eta bi asteko plazoan sendatzen ez dena bezala ageri daiteke.
Zenbat pertsonek jasaten dute aho minbizia?
Espainian urtero gizonezkoetan, aho minbiziko 6 eta 12 kasu berriak daude 100.000 biztanle aztertuz, eta emakumezkoetan 2 kasu berri urtero, 100.000 biztanle kontutan harturik. Europako beste nazioen artean, bitarteko baloreak duelarik gertaera hau.
Zein dago aho minbizia edukitzeko arriskuan?
Aho minbiziaren arrisku faktoreak erraz ikusi daitezke. Aho minbizia edukitzeko arriskua handiagoa da, erretzerakoan, kantidade haundietan alkohola edaten baduzu edo tabakoa mastikatzen baduzu. Eguzkitan denbora gehiegi egotea (ezpainetako minbiziarentzat), eta hortz garbiketa eskasa, protesi zorrotz batek edo hortz puskatutak ere aho minbiziaren garaketa aurrera bultzatu dezakete, eta bestalde fruta eta barazki ugari duen dieta bat, arrainak, olioa, batez ere olibakoa, aho minbiziaren garaketaren aurrean arriskua murriztu dezakete.
Aho minbizia saihestu daiteke?

Noski baietz.Tabako eta alkohola kontsumitzeari utzi/murriztu behar zaio, ezpainak babestu hauek egunero eguzkitan bazaude, hortzak eta protesiak zaindu  eta fruta, barazkiak, arrainak, eta oliba olioaren kontsumoa egunero areagotu.

Norberak konturatu edo susmatu dezake aho minbizia duela?
Bai, ahal du. Noizbeinka ahoa aztertuz. Lesioak detektatzen badira (plaka txuriak edo gorriak, bi astean zehar desagertzen ez direnak, beharrezkoa izando litzateke da dentistara joatea errebisioa egitea), minbiziaren aldezaurreko detekzioa  sendatzeko eta bizitzeko aukera luzatzen bait ditu.Denboran zehar dentistak egindako ikerketak ezinbestekoa da gaixotasun bere lehenengo alditan detektatzeko.
Nola egin daiteke aho norberaren miaketa?
Norberaren miaketa aho mukosan (aho barruko kobertura gorri eta biguna da) lesio gorri edo txuriak bilatzeko da, hauek zauriak edo gabe, bi astetan desagertzen ez direnean. Zauri hauek ez dira mingarriak izan behar beharrez!Norberaren miaketa beti eguneroko gauza  bezela egin beharko litzateke eta 40 urte izan ezkero sei hilabetero. Edozein kasuan, norberaren miaketa honek ezin du dentistaren bisitak ordezkatu.
Norberaren miaketa egitea erraza da, azkarra eta ez da beharrezkoa gailu berezirik ez dira behar. Argi ona, ispilu bat eta goilarra edo xardezka baten kirtena behar dira.

 

 
 
Norberaren miaketa egiteko jarraitu behar diren pausuak:

  1. Ispiluaren aurrean, ezpainak gertutik begiratu
  2. Ahoa itxita goiko ezpaina kanpora tolestu eta barruko ehuna aztertu
  3. Ahoa zabalik duzualarik, eta goilara edo xardezkaren kirtenarekin, masailak mugitu goraka eta atzeraka eta beraka eta atzeraka, aho barruko ehunak eta bere angelua begiratuz.
  4. Ahoa zabalik, beheko hortzen atzeko aldea aztertu.
  5. Mingaina sartu eta ateratzen, atzekaldean begiratuz, eta ezkerra eta eskubira mugituz, mingainaren alboko aldeak begiratu puntatik atzeraino.
  6. Ahosabaia mingainako puntarekin ikutu, hau eta beheko aho-mukosa aztertu.
  7. Mingain punta ahosabaiarekin kontaktuan utzi, eta mingaina eskubira eta ezkerrera mugitu, eta beheko aho mucosa aztertu.
  8. Burua atzeraka mugituz, ahosabaia aztertzen saiatu.
 
Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak