Azken hiru urteotan, 150 pertsona inguruk jaso dute doako aho-hortzetako arreta Klinika Solidarioari esker

Azken hiru urteotan, 150 pertsona inguruk jaso dute doako aho-hortzetako arreta Klinika Solidarioari esker

  • Gipuzkoako Haginlarien Elkargoko dentista boluntarioek Caritasetik datozen baliabide ekonomikorik gabeko pertsonak artatzen dituzte.
  • Martxan jarri zenetik 2015ko irailean, Klinika Solidarioak mila tratamendu baino gehiago burutu ditu, tratamendu kontserbatzaileak gehienbat.
  • Pazienteek 12 euroko kostu sinbolikoa ordaintzen dute kontsulta bakoitzeko, nahiz eta tratamendu bat baino gehiago behar izan. Caritasek ordaintzen du kontsulta pazienteak baliabide ekonomikorik ez duenean.

2015ko irailean martxan jarri zenetik, Klinika Solidarioak doako aho-hortzetako arreta eskaini die baliabide ekonomikorik gabeko 150 pertsona ingururi. Azken hiru urteotan, Gipuzkoako Haginlarien Elkargoko 56 dentista boluntariok mila tratamendutik gora burutu dituzte egoera ekonomiko larrian dauden pertsonen aho-hortzetako beharrak betetzeko. Izan ere, arazo odontologiko larriak izan ohi dituzte pobrezian dauden pertsonek.

Klinika Solidariora jotzen duten pertsonek ez dute dirurik aho-hortzetako tratamenduei aurre egiteko, ezta Administrazioen diru-laguntzarik ere. Etxebizitzarik gabeko pertsonak klinikaren ohiko pazienteak dira, baita egoera ekonomiko larrian dauden guraso bakarreko familiak ere. Guztiak Caritasek Gipuzkoan dituen zentroetan izena ematen dute doako  tratamendu odontologikoak jasotzeko.

Klinikan burutzen diren tratamendu gehienak kontserbatzaileak dira, batez ere hortz-obturazio eta berreraikitzeak, baina baita higieneak, endodontziak, erauzketak edota hortz-arraspatzeak ere. Gainera, 2018an Klinika Solidarioak protesi partzialak edo osoak jartzen hasi da Odontolan hortz-laborategiari esker, baita Osakidetzaren Haurren Hortzak Zaintzeko Programan sartzen ez diren tratamenduak umeei eskaintzen ere.

Pazienteek 12 euroko kostu sinbolikoa ordaintzen dute kontsulta bakoitzeko, nahiz eta tratamendu bat baino gehiago behar izan. Caritasek ordaintzen du kontsulta pazienteak baliabiderik ez duenean.

 Dentista boluntarioak

Klinika Solidarioak aho-hortzetako higienista bat du lanaldi partzialeko kontratuarekin, aho-hortzetako higienista eta laguntzaile boluntario talde bat eta azken hiru urteotan boluntario lan egin duten 56 dentista. Gipuzkoako Haginlarien Fundazioak langabezian egoteagatik erantzukizun zibileko asegurua ez duten boluntarioei asegurua ordaintzen die.

Usuario RIDO
Identificación
Si aún no dispone
de su usario RIDO
puede solicitarlo aquí.
Acceder a la plataforma RIDO »
Prestakuntza 
Dentistak 
IRRIBARRE EGITEA GUSTATZEN ZAIT 
Haurren Hortz-haginak Zaintzeko Programa (PADI)
Informazioa pazienteak 
Hortz-osasunaren inguruko eskaintza eta maukei buruz jakin nahi duzun guztia
Claudio Albisu doktorearen kordalen fitxategiak 
deskargatu hemen
Jarraitu gurekin
Facebook
Twitter
Zerbitzuak